Ohiko galderak

OHIKO GALDERAK (FAQ)

Gurekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 604822720 zenbakian, gure posta elektronikoan: info@hirukoeskape.com, eta baita gure sare sozialen bitartez ere.

Esperientzia ordua baino 24 ordu lehenago erreserbatu dezakezu webgunearen bitartez astelehenetik Igandera. 24 ordu baino gutxiago geratzen badira, jarri harremanetan Hiruko korporazioarekin 604822720 telefonora deituz.

Probak Elizondoko instalazioetan egingo dira, helbide honetan: Santiago kalea 94 behea.

Proba hauek gainditzeko gutxienez 2  eta gehienez 6 laguneko taldea osatu beharko da. Inola ere ez da jende gehiago onartuko. Partaide muga gainditu ezkero, ordu ezberdinetan banatu beharko duzue taldea.

Ez dira izu probak baina tentsio uneak izango dituzte. Esperientzia ahalik eta ondoen bizi eta Hiruko Korporazioko partaide izateko probak gainditzea da helburua.

Erreserba egiterakoan, nahi duzun modua aukeratzeko aukera izango duzu.

%100a Web bidez Ordainduko da. Kideren bat taldera gehitu ezkero, diferentzia gure instalazioetan txartel bitartez ordaindu beharko da.

Probetara sartu ahal izateko 18 urte beteta izatea beharrezkoa izango da. Adin txikikoa bazara, heldu batek lagunduta sar zaitezke.

Bai, gure proiektu guztietarako beharrezkoa izango da parte-hartzaileetako bat gutxienez adin nagusikoa izatea. Pertsona hau izango da adingabeen arduraduna eta iristean dagokion dokumentua sinatu beharko du. Parte-hartzaileen adina egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa eskatzeko eskubidea izango du Hiruko korporazioak.

Probek gutxieneko arintasun fisikoa eskatzen dute, beraz, ez dira gomendagarriak parte-hartzaileren batek mugikortasuna mugatzen duen lesioren bat badu. Haurdun dauden emakumeen eta arazo kardiobaskularrak edo epilepsia duten pertsonen kasuan, gurekin kontaktuan jartzea gomendatzen dugu probak ahalik eta gehien egokitzen saiatzeko.

Guztiz debekatuta dago kanpoko edozein objektu erabiltzea, baita argia ematen duen edozein objektu edo instalazioen barruan aurkitu ez den edozein tresna ere.

Erreserba ezingo da ezeztatu edo aldatu 24 ordu baino gutxiago falta badira. 24 ordu baino gutxiagoko baliogabetze edo aldaketaren kasuan, parte-hartzaileei jakinarazten zaie, aldez aurretik ordaindutako dirua ez zaiela itzuliko.

Jokoa hasi baino 48 ordu lehenago egindako baliogabetzeen kasuan, parte hartzaileak, egindako aurreordainketaren itzulketa edo jokurako bono bat jasoko du.

Egoera ezberdinen aurrean, korporazioak kasu bakoitza zehatz aztertu eta dagokion erabakia hartuko du.

Jokoa hasi baino 48 ordu lehenago egindako baliogabetzeen kasuan, parte hartzaileak egindako aurreordainketaren itzulketa jasoko du.

Egoera ezberdinen aurrean, korporazioak kasu bakoitza zehatz aztertu eta dagokion erabakia hartuko du.

Esperientzia  erreserbatutako orduan hasiko da. 5 minutu lehenago atean egotea gomendatzen dugu. Berandu iritsiz gero, dagokion denbora kendu beharko da, ondorengo probetan ez eragiteko.

Ordua baino 15 minutu beranduago iristen bazara, proba automatikoki bertan behera geratuko da.

Ez dugu parte-hartzaileentzako komunik, beraz, parte hartzaile guztiek etxekolanak eginda ekarri beharko dituzte. Inguruan Taberna bat dago, bertan, probak egiteko behar den bezala prestatu zaitezkete.

Gure proben jarraipena egiten dugu uneoro, bai bideoz bai audioz. Norbaitek utzi nahi badu, edozein arrazoirengatik, esan ozen eta argi. Era berean, talde osoak edozein arrazoirengatik probak egiteari utzi nahi badio, esan besterik ez. Kontuan izan parte hartzaileak edo taldeak proba behin betiko utzi nahi duela guztiz argi izan behar dugula. Kontuan izan behar da behin proba bertan behera uzten baduzu, zenbateko osoa ordaindu beharko duzula. Kasu horietan, korporazioak zure oroitzapen guztiak ezabatuko ditu bere segurtasunerako.

Jakina, erreserba zein izenarekin egin den esan besterik ez duzu egin behar. Ez dugu arazorik identitate lapurretarekin.

Parte-hartzaileek jarduera hasi ondoren proba borondatez etetea erabakitzen badute, esperientziaren zenbateko osoa ordaindu beharko dute. Gure segurtasunerako, haien memoria ezabatu egingo da.

Arropa eroso eta zapata lauak erabiltzea gomendatzen dugu.

Elizondon ez dago ordaindutako aparkalekurik. Gehienez 25min aparkatzeko leku batzuk daude berde kolorez margotuak. Hauek astelehenetik ostiralera bakarrik eragiten dute. Gainontzeko lekuetan arazorik gabe utzi daiteke ibilgailua. Hiruko Corp.ko instalazioetatik gertu leku ugari dago.

It will be possible to play the Hiruko Corp Trials in English from 09/23/2024 and subject to availability.

Abrir chat
1
Hiruko Escape Room